

2012ko udazkenetik martxan da Aramaioko ekonomatoa.
Martitzen eta eguenetan 17:30-20:00
Zapatuetan 11:00-13:00
Santakruz Abadea Plaza, 1, 01160 Ibarra, Araba
KOKAPENA: https://goo.gl/maps/k29YiQRUBQrFSLQf6
Ekonomatoa


2012ko udazkenetik martxan da Aramaioko ekonomatoa.
Martitzen eta eguenetan 17:30-20:00
Zapatuetan 11:00-13:00
Santakruz Abadea Plaza, 1, 01160 Ibarra, Araba
KOKAPENA: https://goo.gl/maps/k29YiQRUBQrFSLQf6
Aramailur Kontsumo Elkartea, asteroko barazki otarrak banatuz hasi zen lanean eta 2012ko udazkenean Aramaioko ekonomatoa martxan jarri genuen. Aramaion ekoizten diren elikagaiak aramaioarren eskura jartzeko helburuarekin sortu zen, baita ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak indartzeko ere.
12 urteren ondoren, herritarrei deia luzatu nahi diegu, beren baserri eta ortuetako ekoizpenak balioan jarri ekonomatora ekartzeko gonbidapena luzatuz, Aramaioko produktu gehiago eskaintzeko helburuarekin.
Gaur egun ekonomatoan saltzen diren herriko produktu guztien etekin osoa ekoizleak berak jasotzen du, zuzeneko salmenta eginez, inolako bitartekaririk gabe.
Ekonomatoan produktua uzteko ez da ezinbestekoa bazkide izatea ez eta nekazari profesionala izatea ere. Etxerako ortu zein fruta-arbola zein bestelako elikagaiak ekoizten dituen orok soberakinik badu ekonomatora ekar dezake.
Gaur egun ekonomatoan, Aramaion ekoiztutako honako produktuak eskaintzen dira:
Aramaiotik kanpo ekoiztutako produktuak ere badaude ekonomatoan: zuzenean ekoizlearengandik eskuratzen dira, modu ekologiko eta naturalean ekoiztuak direla bermatuz.
Eskutitz honekin honako gonbidapena egiten dugu:
Herritar oro gonbidatzen dugu ekonomatoa ezagutzera etortzeko: martitzen eta eguenetan 17:30etik 20:00era eta zapatuetan 11:00etatik13:00etara.
Produktuak ekonomatora ekartzeko interesa edo informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri harremanetan Iratirekin 688695763ra deituta.
Aramailur kontsumo elkartean ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubiak eraikitzen pasa ditugu azken 10 urteak ekonomatoan, elikadura burujabetza lantzen. Zatoz bertako jakiak ezagutu eta probatzera!
Martitzen eta eguenetan
17:30-20:00
Zapatuetan
11:00-13:00
aramailurkt@gmail.com
Ekoizpena: Pletina Films https://pletinafilms.com/eus/galeria-proyectos/
GOIENA telebistan egindako erreportaia: