Aramaioko fruta eta barazkiak

Aramailur Kontsumo Elkartea, asteroko barazki otarrak banatuz hasi zen lanean eta 2012ko udazkenean Aramaioko ekonomatoa martxan jarri genuen. Aramaion ekoizten diren elikagaiak aramaioarren eskura jartzeko helburuarekin sortu zen, baita ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak indartzeko ere.

12 urteren ondoren, herritarrei deia luzatu nahi diegu, beren baserri eta ortuetako ekoizpenak balioan jarri ekonomatora ekartzeko gonbidapena luzatuz, Aramaioko produktu gehiago eskaintzeko helburuarekin.

Gaur egun ekonomatoan saltzen diren herriko produktu guztien etekin osoa ekoizleak berak jasotzen du, zuzeneko salmenta eginez, inolako bitartekaririk gabe.

Ekonomatoan produktua uzteko ez da ezinbestekoa bazkide izatea ez eta nekazari profesionala izatea ere. Etxerako ortu zein fruta-arbola zein bestelako elikagaiak ekoizten dituen orok soberakinik badu ekonomatora ekar dezake.

Gaur egun ekonomatoan, Aramaion ekoiztutako honako produktuak eskaintzen dira:

  • Sagardoa eta sagar-zuku
  • Baba mota ezberdinak
  • Intxaurrak eta urretxak
  • Txorixo eta saltxitxoia
  • Patata, kiwiak, sagarrak, feijoak…
  • Ahabi-zukua eta mermelada
  • Eztia
  • Ukenduak
  • Mermeladak
  • Gazta
  • Arrautzak

Aramaiotik kanpo ekoiztutako produktuak ere badaude ekonomatoan: zuzenean ekoizlearengandik eskuratzen dira, modu ekologiko eta naturalean ekoiztuak direla bermatuz.

  • Arroza, garbantzua eta lenteja
  • Makarroiak
  • Gatza
  • Infusioak
  • Algak
  • Irin mota ezberdinak
  • Ardoa eta garagardoa
  • Oliba olioa
  • Naranja eta mandarinak
  • Mangoak eta ahuakateak
  • Piper, esparrago, alkatxofa… kontserbak
  • Bidezko merkataritzako kafea, txokolatea…

Eskutitz honekin honako gonbidapena egiten dugu:

Herritar oro gonbidatzen dugu ekonomatoa ezagutzera etortzeko: martitzen eta eguenetan 17:30etik 20:00era eta zapatuetan 11:00etatik13:00etara.

Produktuak ekonomatora ekartzeko interesa edo informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri harremanetan Iratirekin 688695763ra deituta.

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar